Buscador de libros

Busqueda avanzada
Ostiral: portada
  • N° páginas : 48
  • Medidas: 210 x 288 mm.
  • Peso: gr
  • Encuadernación: Cartoné
Descargar Ficha Enviar Ficha

Ostiral PADRON / FREIRE

Robinson Crusoe klasikoaren berrinterpretazioa, Ostiral pertsonaiaren ikuspuntutik.

Editorial:
Traductor:
Garbiñe Ugarte
Ilustrador:
Dani Padrón
Colección:
SUSHI BOOKS EUSKERA
Materias:
CLASICOS; LITERATURA INFANTIL Y JUVENIL;
ISBN:
978-84-15920-06-9
EAN:
9788415920069
Precio:
15.38 €
Precio con IVA:
16.00 €

¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

 

Sinopsis

Obra honek literatura klasikoaren eleberrira ikuspuntu ezberdin baten bidez hurbiltzeko aukera ematen du, oraingoan protagonistaren lekuan bigarren mailako pertsonaia bat jarrita, adiskidetasuna, berdintasuna eta kultura ezberdinen arteko bizikidetza bezalako balioak azpimarratuta.

Autor: Padrón (euskera), Dani

Padrón (euskera), Dani

Hasieran, ume guztiek darabilten arrazoi berdinagatik hasi nintzen ni ere marrazten, hargatik, umeek marraztu egiten dutelako. Ondoren, marrazten hasi nintzen (leihoan marrazkiak kalkatzen) etxean Son Goku, Batman, Mortadelo eta Oliver eta Benji eduki ahal izateko, leku gehiegirik hartu gabe. Beranduago, marrazten jarraitu nuen, arrazoi ezezagun batengatik etxean nire irakasleak eduki nahi nituelako, ia guztiak, karpeta batean gorderik. Eta orain jada niretzako asko egin ditudanez, besteek etxean nire marrazkiak eduki ditzaten saiatzen naiz. Baita marrazkiak haien gustukoak izatea ere.

Autor: Freire (euskera), Santiago

Freire (euskera), Santiago

Nire hirugarren urtebetetzean eskola izeneko leku batera eraman ninduten, zorroan Palauren koadernoa neramala. Irakurtzen ikastea kostatu zitzaidan. Ez dut hori oroitu nahi. Baina gogoan dut Fofóren jarraitzaile leiala nintzela, telebistako pailazoena. Orduak eman nituen sudurra pantailara itsatsita, nire ama larritu egin zen arte, kopetarekin atearen kontra kolpe bat hartu nuenean. Miopiaduna nintzen. Behin betaurrekoak jarrita, Fofó Mark Twainen ordez aldarazi zidaten. Handik aurrera, nire bizitza Huckleberry Finnena bezain irudimentsua, dibertigarria eta burugabea izango zela erabaki nuen. Baina, nola ez, porrot egin nuen. Nola izango nintzen bada bihurria, sudur puntatik zintzilik lupa handitzaile nabarmenak eramanda! Komikiak irakurri nituen, superheroi baten batekin nire burua identifikatzeko. Bai, Supermanek betaurrekoak zeramatzan, baina kendu egiten zituen Lurra estralurtar inbaditzaileengandik babesteko. Ez zidan balio. Ni, betaurrekoak kendu orduko, itsu-itsuan nenbilen. Beraz, “Rompetechos” ezagutu nuen, eta hura bezalakoa izango nintzela erabaki nuen, nire gogoetan bildutako ibilera edukiko nuen, nirekin ezerk zerikusirik edukiko ez balu bezala eta bizitza etengabeko arriskua izango zen, bere kontura barre egiteko. Ondo, oso ondo moldatzen naiz.