Buscador de libros

Busqueda avanzada
Xildas: portada
  • N° páginas : 214
  • Medidas: 130 x 200 mm.
  • Peso: gr
  • Encuadernación: Rústica
Descargar Ficha Enviar Ficha

Xildas FRAGA ALLEGUE,ANTONIO MANUEL

Un libro de fantasía con duendes de por medio para lectores con imaginación.

Editorial:
Traductor:
Garbiñe Ugarte
Colección:
SUSHI BOOKS EUSKERA
Materias:
LITERATURA INFANTIL Y JUVENIL;
ISBN:
978-84-15920-19-9
EAN:
9788415920199
Precio:
11.54 €
Precio con IVA:
12.00 €

¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

 

Sinopsis

Bizitza lasai igarotzen da Sesgañako marinel herrian, fantasiari erreparatu ere egin gabe. Egun batean Catuxak, bederatzi urteko neska bihurri batek, Xildas izeneko iratxoa ezustean aurkitzen duen arte. Ulises eta Uxía bere lagunekin batera, eta are Vicente bere etsaiarekin ere, Catuxak plan bat asmatuko du Xildasi laguntzeko eta iratxoari bizileku berri bat aurkitzeko. Bien bitartean, Izain jaun ez-atseginak bere jabetzan gertatutako bihurrikeengatik kontuak eskatuko dizkio Catuxa bere auzokoari...

Autor: Fraga Allegue (vasco), Antonio Manuel

Fraga Allegue (vasco), Antonio Manuel

Pontedeume (A Coruña), 1976. Pena Leboreiran finkatutako Andradeko Gaztelu zaharraren itzalpean jaio eta hazi zen; bertatik, Eume ibaia eta Ares itsasadarra batzen ikus daitezke. Ingurune horretan ikasi zuen nortzuk ziren mamuak, basoko arima erratuak, sorginak, maitagarriak, eta ikusi ezin ditugun arren, gurekin batera bizi diren beste izaki asko. Bere amabitxi Carmenek kontatzen zizkion ipuinekin ere gozatzen ikasi zuen, eta Lugar do Sapoko etxean aza erregosiaren zaporearekin nahastu zituen. Bertan, ura beti fresko dago eta inoiz ez diozu ume bat izateari uzten. Orain, beste harri zahar batzuen itzalpean bizi da: Herkulesen Dorrearen azpian, hain zuzen ere, Coruñako Monte Alto auzoan. Hantxe, bere denbora istorioak idazten betetzen du.