Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 192
- Medidas: 139 x 215 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Rústica
Beste zerbait [Próxima aparición] SARRIUGARTE, DANELE
Nobela kuir eta mutante bat, desira eta hizkuntza ardatz dituen erresistentzia- ariketa literarioa; bihotzean sartzen den liburu bat, azalean erretzen duena
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

Sinopsis
beste zerbait ez da ohiko nobela bat: nobela mutante bat da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonistak mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizitzen eta idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnarketa kritikoa eta eszena narratibo gordinak tartekatzen ditu; espazio zartatu batetik idatzita dago: zakarra, sutsua, batzuetan hauskorra eta beste batzuetan amorruz betea. Ez da edukiaren aldetik kuir nobela bat bakarrik, narrazioaren dispositiboa bera da disidentea, eta euskara ez-bitar baten bidez idatzita dago, desira eta plazeretik abiatuta.
Autor: Sarriugarte, Danele
'Danele Sarriugarte Mochales idazlea eta itzultzailea da. Bi eleberri —Erraiak (Elkar, 2014) eta Azala erre (Elkar, 2018)— eta zenbait kontakizun argitaratu ditu, eta hainbat autoreren lanak euskaratu (Angela Davis, Roland Barthes eta McKenzie Wark, besteak beste). Elkarrizketa sakonak egiten ditu hiru astean behin Argia aldizkariko Jendeak sailean, eta beste hedabide batzuekin ere kolaboratzen du tarteka, hala nola Pikara Magazine eta Berriarekin. Azken bi urteetan Poppera, afterra, utopia emanaldia eskaini du Miren Narbaiza MICErekin batera. Gaur egun teoria kritikoari eta kultur ikasketei buruzko formaedukia izeneko podcasta gidatzen du, Ibai Atutxarekin, Basilika plataforman.'