Buscador de libros

Busqueda avanzada
Familia handia: portada

Primer capítulo / Extracto [Ver]

  • N° páginas : 56
  • Medidas: 200 x 275 mm.
  • Peso: 480 gr
  • Encuadernación: Carton‚
Descargar Ficha Enviar Ficha

Familia handia
Everest eta Boole kasua edo nola eraiki buru miresgarrien sa [Próxima aparición] IRIBERTEGUI, IDOIA ;OLIVER, DIANA

Ezagutu Boole-Everest familiaren saga: adimen paregabeko leinu bat, zientzian, teknologian eta artean eragina izan duena 200 urtez baino gehiagoz.

Editorial:
Traductor:
Itziar Diez de Ultzurrun
Ilustrador:
Idoia Iribertegui
Colección:
DEGURIA
Materia BIC:
Historias reales (infantil/juvenil)
Materia BIC:
Personas y lugares (infantil/juvenil)
Edad recomendada:
Edad de interés: a partir de 12 años
ISBN:
978-84-19684-45-5
EAN:
9788419684455
Precio:
21.15 €
Precio con IVA:
22.00 €
Aparición:
24/11/2025

¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

 

Sinopsis

Liburu honek Boole-Everest familiaren historia harrigarria kontatzen du, hots, jenioen eta aitzindarien leinu batena. Guztiaren hasieran George Boole, logika bitarraren aita, eta haren emazte Mary Everest ditugu, bere garairako aurreratua izan zen hezitzailea bera. Elkarrekin, jakin-minerako eta ikaskuntzarako giro egoki batean hazi zituzten alabak, eta horrek matematikan, kimikan, literaturan eta erizaintzan aitzindari izatera bultzatu zituen. Beren talentua ondorengoei transmititu zieten. Haien artean ditugu Sebastian Hinton, zeinak jungle gyma (igo eta jaisteko egitura bat) asmatu baitzuen; Jean Hinton, bonba atomikoa sortzen lagundu ondoren bakezale bihurtu zen fisikaria bera, eta Carman Hinton dokumentalgile saritua. Historia Geoffrey Hinton herenilobarekin iritsi da gorenera, 2024ko Fisikako Nobel Saria jaso baitzuen, adimen artifizialean egindako lan aitzindariagatik; hala, garbi gelditu da familia horren ondareak bizi-bizirik segitzen duela 200 urte baino gehiago igaro ondotik ere.

Autor: Iribertegui, Idoia

'IDOIA IRIBERTEGUI Arte Ederretan lizentziaduna da eta 2003az geroztik ilustratzaile profesionala da. Haren lanak testuliburuetan, liburuen azaletan, aldizkarietan eta album ilustratuetan argitaratu dira. Marka eta erakundeetarako ere lan egiten du, mota guztietako ilustrazio komertzialak eginez. Horrez gain, eskolak eta tailerrak ematen ditu, ilustrazioarekin eta irudia adierazpide gisa erabiltzearekin loturikoak beti. Desdichas de una familia victoriana, La leyenda de Sleepy Hollow eta Lorca. Tarde dominguera en un pueblo grande dira haren azken lanetako batzuk.'

Autor: Oliver, Diana

'Kazetari da, osasunari, amatasunari eta haurtzaroari loturiko gaietan dago ezpezializatua, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Maternidades precarias (ARPA, 2022) idatzi du, eta haurrentzako bi liburu: ¡Ñam! Sobre lo que comemos (Andana Editorial, 2020) eta Tetita (Editorial Minis, 2017). Hospitalidad contra pronóstico (2023) liburuan parte hartu zuen, La invisibilidad de lo esencial saiakerarekin, baita Discípulas de Gea (Inventa editores, 2018) antologia feministaren bigarren liburukian ere, Hostal kontakizunarekin.'

Libros relacionados


Otras imágenes del libro