Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 432
- Medidas: 168 x 236 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Rústica
GAZAKO OHIN-OHARRAK [Próxima aparición] SACCO, JOE
lestinari buruzko trilogia, Joe Saccoren eskutik:
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana
Sinopsis
Rafah, Gazako Zerrendaren hego-hegoan kokatutako hiria, toki errukarria da. Bukatu gabeko hormigoizko eraikinak batetik, zaborrez jositako kalezuloak bestetik. Karrika estuak, ume txikiz eta lanik gabeko gizonez lepo. Bulldozerrek txiki-txiki eginda utzi dituzte Rafahko toki asko, Egiptoko mugan. Gaur eta beti, Rafah hiri nabarmena da gatazkarik sutsuenetako baten erdian.
Artxiboen zokorik sakonenean, 1956ko gertakari odoltsu bat dago kukututa: soldadu israeldarrek 111 palestinar akabatu zituzten tiroz. Hilketaz jositako historia luze bateko oin-oharra dirudien arren, Rafahko egun hark –odol hotzean burututako masakrea ala akats izugarria– agerian uzten ditu konponbiderik gabeko gerra baten atzean dauden errealitate ugariak.
Autor: SACCO, JOE
(Kirkop, Malta, 1960). Urtebete zuela, Melbournera (Australia) joan zen familiarekin bizitzera, eta han igaro zuen haurtzaroa. 1972an Los Angelesera (AEB) aldatu ziren. Kazetaritzan graduatu zen Oregongo Unibertsitatean. 1983an, marrazkilari profesional gisa hasi zen lanean. 1988 eta 1992. urteen artean, mundu osoan bidaiatzen ibili zen. Palestinako egonaldiaren eta Gaza eta Zisjordaniako lurraldeetan bizitakoaren ondorioz, Palestina jaio zen, gero American Book Award saria lortuko zuen lana. Obra honi esker, komikia baliabide dokumental bihurtzeko oinarriak finkatu ziren, eta Saccok, bere sorkuntza-ibilbide luzean, jarraipena eman zion proposamen mota honi, autobiografian eta kazetaritzan oinarritutako hainbat nobela grafiko sortuz. Bere azken lana Gerra Gazan (Astiberri, 2024) da.


