Buscador de libros
Busqueda avanzada- N° páginas : 168
- Medidas: 170 x 240 mm.
- Peso: gr
- Encuadernación: Carton‚
BALEAK IKUSI DITUT 2. ED. (euskeraz) DE ISUSI (EUSKERA), JAVIER
Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkada zurrunbilotsuen ikuspegi zabala
¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana
Sinopsis
Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna; ETAk aita hil zion hogeita bost urte lehenago, eta heriotza horren itzalean bizi da oraindik ere.
Javier de Isusik –Los viajes de Juan Sin Tierra komiki sailaren egileak–, gertakizun erreal batean oinarria duen nobela grafiko zirraragarria proposatzen digu oraingoan; elkarren kontrako bideak ibiltzea suertatu zaien hiru pertsona dira protagonistak, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahi dute, pertsona moduan topo egin.
Autor: DE ISUSI (Euskera), JAVIER
Javier de Isusik (Bilbo, 1972) arkitektura ikasi zuen Donostiako eta Lisboako eskoletan. Karrera amaitu ondoren, denbora laburrez lanbidea probatu, eta bidaia batean murgildu zen. Hala, Latinoamerikako zati handi bat ezagutu zuen urtebetez. Itzultzean, beti egin nahi izan zuen horretan aritzea erabaki zuen: bineten bidez istorioak kontatzea. Hainbat komiki lehiaketatan sari batzuk irabazi ondoren, 2004an Los viajes de Juan Sin Tierra argitaratzeari ekin zion. 2019an, ia bost urteko lanaren ondoren, La divina comedia de Oscar Wilde (Astiberri) lana argitaratu zuen. Obra honi esker, 2020ko Komikiaren Sari Nazionala irabazi zuen. Astiberrik argitaratu beharreko obra berria lantzen ari da, eta tartean, Goizero komikia osatu du, FICE Spainek eta Astiberrik 2024an elkarrekin argitaratu dutena.