Buscador de libros

Busqueda avanzada
EMAKUME GUZTIOK: portada
  • N° páginas : 64
  • Medidas: 170 x 240 mm.
  • Peso: gr
  • Encuadernación: Carton‚
Descargar Ficha Enviar Ficha

EMAKUME GUZTIOK CASILLAS / GARAY

El Salvadorko emakumeen borroka: abortu bat izanagatik hogeita hamar eta berrogei urte bitarteko kartzela zigorra jasan duten lau emakumeren lekukotasunak

Editorial:
Traductor:
Bego Montorio
Colección:
NOVELA GRAFIKOA BILDUMA
Materia BIC:
NOVELAS GRÁFICAS
ISBN:
978-84-18215-09-4
EAN:
9788418215094
Precio:
12.50 €
Precio con IVA:
13.00 €

¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

 

Sinopsis

El Salvadorko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etendura, borondatezkoa zein berezkoa. Izan ere, kondenatutako emakume gehienak hilketa larriagatik epaitu dituzte, konplikazio obstetrikoak izan ostean. Euren haurra hil izana leporatzen diete, eta berrogei urte arteko kartzela zigorra izan dezakete.
Emakume guztiok nobela grafiko honetan Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia kontatzen dute Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaik: nola itzuli behar izan duten etxera inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxeratuta egon ondoren eta zein zaila den birgizarteratzea haiek epaitzen, jazartzen eta baztertzen dituen jendarte batean.

Autor: CASILLAS (Euskera), ELIZABETH

(Bilbo, 1986). Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Cactus aldizkariaren sortzailea da; edizio eta erredakzio lanetan jarduten du bertan, eta literatura, artea, komikiak eta feminismoak lantzen ditu gehien bat. Komikiez idatzi eta hitz egiten du zenbait hedabidetan, eta nobela grafikoko irakurle taldeak koordinatzen ditu.

Autor: GARAY (Euskera), HIGINIA

(Bilbo, 1978). Arte Ederretan lizentziaduna da, eta Argitalpenetarako Diseinuko graduondokoa egin zuen Madrileko Instituto Europeo de Diseñon. 2002az geroztik ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko modura lan egiten du, eta bere estudioa sortu zuen 2013an. Horrez gain, irakasle jarduten du zenbait master eta mintegitan. Bere ibilbidearen eta sentsibilitate artistikoaren eraginez, kulturarekin, genero bereizkeriarekin eta giza eskubideen urraketarekin loturiko gaietan berezitu da.

Libros relacionados


Otras imágenes del libro