Buscador de libros

Busqueda avanzada
Suzko txoria: portada

Primer capítulo / Extracto [Ver]

  • N° páginas : 48
  • Medidas: 150 x 210 mm.
  • Peso: 410 gr
  • Encuadernación: Carton‚
Descargar Ficha Enviar Ficha

Suzko txoria [Próxima aparición] AFANASIEV, ALEKSANDR;RUIZ JOHNSON, MARIA

Liburu hau «Suzko txoria» herri-ipuin errusiar klasikoaren egokitzapena da, eta Aleksandr Nikolaievitx Afanasievek bildutako bertsioan oinarritzen da.

Editorial:
Traductor:
Aroa Uharte Zubillaga
Ilustrador:
Mariana Ruiz Johnson
Colección:
COSMIC
Materia BIC:
Cuentos tradicionales
Materia BIC:
Cómics y novelas gráficas
Edad recomendada:
Edad de interés: a partir de 6 años
ISBN:
978-84-19684-42-4
EAN:
9788419684424
Precio:
18.27 €
Precio con IVA:
19.00 €
Aparición:
22/09/2025

¿Quieres comprar este libro? Busca tu librería más cercana

 

Sinopsis

Liburu hau «Suzko txoria» herri-ipuin errusiar klasikoaren egokitzapena da, eta Aleksandr Nikolaievitx Afanasievek bildutako bertsioan oinarritzen da. Bertan kontatzen da nola Vyslav Andronovitx tsarrak bere erreinuaren erdia eskaintzen duen urrezko sagarrak lapurtzen dizkion Suzko Txoria harrapatzearen truke. Anaia zaharrenek kale eginda, Ivan seme zaharrenak txoriaren luma bat harrapatzea lortzen du. Tsarrak, gutiziatsua baita, txoria bizirik ekartzeko eskatzen dio. Otso gris magiko baten laguntzarekin, Ivanek, abenturaz abentura, hainbat erronka gainditu beharko ditu helburua lortzeko, baita anaien traizioa ere.

Autor: Afanasiev, Aleksandr

'Aleksandr Nikolaievitx Afanasiev (Voronezh, 1826 – Mosku, 1871) XIX. mendeko errusiar folklorista ezaguna izan zen, mendetan zehar galdu ziren tradizio eslaviarreko ipuinak hainbat liburukitan editatzen lehena. Afanasievek egindako bilketa-lana oso konplexua izan zen; izan ere, eslaviar ipuinak ez ziren idatziz jartzen, ahoz aho bakarrik transmititzen ziren. Gainera, Petri I. Tsarrak, bizimodu mendebaldarra ekartzearekin batera, frantsesa ezarri zuen nobleziako hizkuntza nagusi gisa. Errusiera, hortaz, klase baxuen hizkuntza bilakatu zen. Irakasle eta kazetari izanik ere, 1850etik aurrera bere folklorista bokazioari emana bizi izan zen, eta Moskoviako probintzia asko ibili zituen material bila. 680 herri-ipuin errusiar bildu zituen 1855 eta 1863 artean argitaratu zuen zortzi liburukiko lanean, tartean ipuin oso ezagunak, hala nola, «Vasilisa Ederra», «Soldadua eta heriotza» eta «Suzko txoria». Zuzenbidea ikasi zuen Moskuko Unibertsitatean, eta han ezagutu zituen Konstantin Kavelin eta Timofei Granovski idazleak. Antzinako historia irakasten hasi zen, baina Sergei Uvaroven akusazio faltsu batengatik bota zuten unibertsitatetik. Orduan, kazetaritzara igaro zen. '

Autor: Ruiz Johnson, Mariana

'Buenos Airesen jaio zen, 1984an, liburuen munduari lotutako familia batean. Txikitan hasi zen bere istorio propioak idazten eta ilustratzen, eta, hala, karrera bat hautatu behar izan zuenean Artearen Unibertsitate Nazionalean pintura ikastea erabaki zuen. Segituan ohartu zen sortzen zituen irudiak liburuetan agertzea nahi zuela, eta, beraz, liburuak idatzi eta ilustratzeari eman zitzaion buru-belarri. Nazioarteko bi lehiaketa irabazi ditu: Compostelako Album Ilustratuaren Saria «Mamá» (Ama) liburuarekin eta Silent Book Contest «Mientras duermes» (Lo zauden bitartean) liburuarekin. Gaur egun, mundu guziko argitaletxeekin egiten du lan, eta sormen-proiektu propioak ere garatzen ditu, bai bere kabuz, bai beste autoreekin ere. Istorioak kontatzea gustatzen zaio, edozein dela ere forma edo bertsioa: nini txikientzako liburuetatik hasita sare sozialetan argitaratzeko sekuentzia bisualetaraino. Hiriaren kanpoaldean bizi da bere bikotekidearekin eta seme-alabekin.'

Libros relacionados


Otras imágenes del libro